lunes, 18 de febrero de 2019

"Tomboy" pelikula

Resultado de imagen de tomboy rayan  


Pasadan asteko klasean "Tomboy" pelikula ikusi genuen. Film honetan genero identitate arazoak duen 10 urteko ume bat da protagonista. Bere familia etxez aldatzen da eta auzo berri horretan Laure, pelikularen protagonista, mutil bat bezala aurkezten da lagun berrien aurrean. 


Blogaren sarrera honetan pelikularen eszena bat deskribatuko dut nire iritzia emanez.
Laure ohean etzanda dagoela, bere amak sartzen da bere gelan, eta etxe berriko giltzak ematen dizkio soka arrosa batera lotuta, giltzak lepotik zintzilikatu ahal izateko ez galtzeko.
Momentu horretan ikusi ahal dugu zelan Laure oso pozik dagoen etxeko giltzekin baina modu deseroso batean begiratzen ditu, ala ere ez dio bere amari ezer esaten. Amak gelatik joaten denean Laurek soka arrosa baztertzen du eta kordoi zuri batez ordezkatzen du. 


Resultado de imagen de tomboy pelicula
Eszena honetan argi ikusi dezakegu zelan adin honetako umeek oso markatuta dituzten genero estereotipoak. Hau da, mutil bat izateko neskekin erlazionatzen diren gauzak saihestu behar dira, kasu honetan, arrosa kolorea. 
Egia da umeetan modu oso zurrun batean ematen direla gauza horiek eta normaltasunez hartzen direla estereotipo markatuak. Alde batetik, esan dezakegu genero desberdintasun horiek egiten direla norberaren eta besteen generoa ezagutzeko eta desberdintzeko, kasu horretan, gizarteak eraikitako estereotipoak lagungarriak izan daitezke, klasifikazio bat eginez eta bakoitzak sozietatea markatutakoaren barruan egonez gero. Beste alde batetik, ez dut uste beharrezkoa denik inolako genero bereizketa, asken finean denok pertsonak gara eta pertsonak izaten ikasi behar dugu.
Oso zaila egin ahal zaigu pentsatzea genero bereizketarik gabeko gizarte batean, baina posiblea da, genero bereizketa kulturen sinesmen hutsa baita, horren barruan ez dago inolako trazu biologikorik, biologikoki bereizten dena sexu desberdinak direlako.


miércoles, 6 de febrero de 2019

Performance

Esther Ferrer artista bat da, performance-ak egiten dituena.
Klasean azaldutako bideoan azaltzen du zelan bere performancetan ez dira beharrezkoak material konplexuak, garrantzitsuena pertsona bera delako, eta hori da beharrezkoa den bakarra ideiak transmititu ahal izateko. 
Performancen helburua da antzerki mundutik urruntzea, baina gaur egun antzerki-forma ematen hasi zaio.

Performance-ak ez dira %100 bat-batean egiten, aurrez-aurretik pentsatu behar da zer den islatu nahi dena eta nola egingo den. Beti egongo da inprobisazioa, performance baten aldaketak baliatuz. 



Resultado de imagen de esther ferrer


e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...