Eskola txikia:
Eskola txikiak dira gela publikoak. Adin desberdinetako umeek elkartzen dira gela bakoitzean, maila guztietako gelak sortuz. Batzuetan ikasleak banatzen dituzte haien beharren eta interesen araberan, baina elkarrekin egotea baita oso aberasgarria da haientzat, elkarri laguntzen dutelako eta haien artean beti gauza berriak ikasten dutelako.
Eskola txikietan herri eskola giroa dago. Guraso eta irakasleen arteko harremana ona da eta hori oso lagungarria da umeen ikasketa prozesuari dagokionez.
Nire ustez ikasketa mota honek umeen motibazioa pisten du klaseak dinamikoagoak direlako eta haien artean elkar eraginean daudelako. Hori dela eta haien gorputzak interesa erakutsiko dute haien ikaskuntza prozesua erraztuz eta modu tradizionalean baino askoz gehiago gozatuz.

Amaraberri:
Amaraberri eskola publiko batzuetan jarraitzen den metodo bat da.
Amaraberri sistema erabiltzen den eskoletan garrantzi handia ematen zaio ume bakoitzaren garapen globalari, hau da, bakoitzak bere pertsonalitatea garatzea, erlazio pertsonalak lantzea, garapen soziala eta emozional egoki bat ematea eta baita materia disziplinarrari ere garrantzia ematen zaio.
Eskola hauetan umeek interakzioaren bitartez ikasten dute. Jolasaren bitartez ikasten da, beti umeen beharrei moldatua.
Gelak txokotan banatuta daude, eguneroko bizitzan ematen diren egoerak islatzen dituzte; badago denda bat, etxea, antzerki txokoa...
Eskolako irratia, telebista, biblioteka eta aldizkaria badago, umeak dira honetaz arduratzen direnak, haiek dira teknikariak. Bertan baita ere umeen lanak aurkezten dira.

Amaraberri eskoletan beste eskoletan jarraitzen duten kurrikuluma berdina da, baina modu desberdin batean betetzen da.
Metodologia honetan ez daude liburu testurik eta oso azterketa gutxi egiten dira. Ume bakoitzak interesatzen zaion gai bat aukeratzen du eta eskolako liburutegira joaten da informazio bila, horri buruz lan bat egiten du, gero gelaren aurrean aurkezteko. Modu horretan lan autonomoa bultzatzen da eta umeek haien erritmoa markatzen dute.
Bi ikasturte desberdinak daude gela bakoitzean, modu honetan berdinen arteko ikaskuntza ematen da elkar laguntza sustatuz.
Eredu hauetan gorputzak bete-betean artzen dute parte ikasketa prozesuan. Ez da ikusten desberdintasun handirik irakasten eta ikasten duten gorputzen artean. Ez dira gorputz aspertuak ikusten, interes beterik daude eta gustura joaten direnak eskolara, ikasteko gogorekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario