Lan honen helburua da eskolak baldintzatzen dituen gorputzaren mugimenduak adieraztea. Gure kasuan emakumearen gorputza aukeratu dugu, lanaren garapena adierazteko. Gure iritziz emakumearen gorputza eta papera baldintzatua eta erreprimituta dago eskolan eta beste arlotan. Gainera, eskolak estereotipoak bultzatzen ditu.
Gure posterran nagusitzen den irudia emakume biluzik batena da. Biluzik marraztea aukeratu dugu gorputzen inperfekzioak ikustarazteko. Emakume honek zintekin lotuta dago, zinta bakoitzak mezu bat bidaltzen du (emakume gehienak gure bizitzan zehar entzun ditugun esaldiekin). Zintak gorputza erreprimitzen du, esaldi horiek gure bizitzan ere erreprimitzen gaituelako, gure askatasuna murrizten. Zinta batzuk purpurinaz beteta daude, batzuetan erreprimitzen gaituena apaintzen dutelako garrantzia kentzeko.
Emakumearen aurpegian bi begi ezberdinak ipini ditugu. Bata oso makillatua dago, handia, kolore argiarekin (urdina) eta betile oso luzeekin, gizartean gehien onartua dagoena uste dugu, edertasunaren kanona jarraitzen duelako. Ideia berdinarekin, bi titi ezberdinak jarri ditugu, bat ebakuntza eginda du eta bestea zentzuratua dago titiburua ez dela ikusi behar erakusteko.
Beste aldetik, emakumearen gorputzaren ileak adierazi ditugu, hanketan. Ezkerreko hanka ilez beterik dago eta eskuinekoa ileak ditu baina kantitate gutxiagoan, honekin adierazi nahi duguna da emakumeek ere ileak ditugula eta gainera bakoitzak ezberdinak garela, ile kopuru ezberdinekin.
Gorputzaren inguruan genero estereotipoak adierazi ditugu, alde batean emakumeenak eta beste aldean mutilena, uste dugulako eskola hauek bultzatzen dutelako. Gainera genero estereotipoak aparte, eskola salatzen dituen ideiak margotu ditugu. Hateko podiuma meritokraziari erreferentzia egiten dio. Txupetea eskolak haien ikasleak infantilizatzen dituela adierazten du, baita ere pentsarazten digu eskola barik ez dagoela ikasterik, guztiz dependienteak bihurtzen dute gorputzak. Senialea imajinazioa itzaltzen du eta pentsatzeko mota bakarra inposatzen du. Etiketak adierazten du eskolak nola bultzatzen duen kapitalismoa eta kontsumismoa. Gainera, emakumea prezio bat duela adierazten du hainbat kulturetan.