jueves, 16 de mayo de 2019

Sacristán & Jose Moya

Asken klase hauetan konpetentziak landu ditugu. Gaur, gaian sakonago sartzeko Sacristán eta Jose Moya pedagogoen bideoak ikusi ditugu. Biak konpetentziei buruz hitz egiten zuten, baina ikuspuntu desberdinetatik. Bideo bakoitza ikusi eta gero, guztion artean partetaku ditugu ulertutako ideia desberdinak eta ondoren hurrengo galderei erantzuna eman diegu.

Jose Moyaren araberan konpetentziak lagungarriak dira. Berak esaten du irakasleok kolektibo ahul bat osatzen dutela, beti beste erakunde baten menpe egon direlako. Esaterako; eliza eta estatua. Ez daukagu botererik erabakitzeko nola egin gure lana. 


Konpetentziekin borroka ideologiko bat ematen ari da, gobernu bakoitzak bere ideologiak sustatzen dituztelako konpetentzietan. 


Bideoan zehar aipatzen den esaldi bat gustuko izan dut, eta horrela esaten zuen: "No es lo mismo la educación que la escolarización." La escuela no siempre es educadora, esta comienza como algo de producción y continua como liberadora, para alcanzar el progreso. 


          Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?


Resultado de imagen de pedagogo sacristánEskola beti egon da ideologia baten menpe, eliza besteak beste nahiz eta estatua laikoa izan. Bera pentsatzen du konpetentziak triunfatu duten moda bat direla, naiz eta berria ez izan. Esaten du lehen ere konpetentziak zeudela baina orain ideologiak sartzeko erabiltzen direla. Sacristanek esaten du, pentsatu behar dugula konpetentziak  zertarako balio duten, erabilgarriak badira eta onak edo txarrak badira. Bere ustez ez dira oso erabilgarriak, atzean daramaten filosofia nahiz eta positiboa izan eta ikasketa memoristikoaren kontra joan ez dute ikasketa subjektiboa sustatzen. Berarentzat ikastea da, mundua ulertzea, azaltzen jakitea...



          Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?

Jose Moya horrela definitzen ditu konpetentziak: “forma en la que una persona utiliza todos sus recursos para resolver una tarea. Una persona es competente cuando sabe usar todos sus recursos en una tarea compleja.”
Berarentzat ematen den definizioa konpetentzien esentzia galtzea egiten du.


      Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?

Resultado de imagen de pedagogo jose moya
Beraien iritziz biak batu behar dira, hau da, eskolan ikasten dena zein kalean eta familian ikasten denarekin. Esperientzia guztiak lotuz konpetentzia gehiago lortzen dira. Eta badaude konpetentzia batzuk bakarrik eskolan eskuratu daitekenak.

          

          Moyaren iritziz curricilum erreala hobetu dezakete konpetentziak?

Hobetzea posiblea da, baina gauza batzuk gehitu behar dira. Adibidez, ikasitako metodologia aktiboak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...