domingo, 24 de marzo de 2019

Performance (Whale)

Pasan klasean performance bat aurkeztu genuen. Ondoren performance-aren deskribapen txiki bat egingo dut. 

Lau kide parte hartu genuen dinamikan eta bakoitzak funtzio desberdin bat betetzen genuen. Lehenengoa, zenbakiak ordenaturik kontatzen hasten zen, batetik hasita. Bigarrena, zenbakiak kontatzen zituen handitik hasita (decrescendo). Hirugarrena, zenbaki aleatorioak esaten zituen, inolako ordenarik jarraitu gabe. Laugarrena, erakunde desberdinen izenak esaten zituen, erakunde bat izendatzen zuenean pausa dezente bat egiten zuen hurrengoa esan baino lehen. Bakoitza bere kabuz joaten zen klasean zehar tokatzen zitzaiona esaten bata bestearen gainean, baina erakunderen izen bat entzuten genuenean, momentu zehatz horretan, denak isiltzen ginen zenbakiak ordenaturik, txikienetik handienetara, esaten zituena izan ezik. 

Ivan Illichen La Convivencialidad testuan lantzen diren idei desberdinez baliatuz egin genuen performancea. 

Dinamika honekin gure ideia zen erakundeek daukaten boterea erakutsaraztea. Irudikatu zelan aldarrikapenak eta aldaketarako nahiak/ahaleginak protesta utz batzuetan amaitzen diren. Nahiz eta kanpotik zarata handia zor dezakegu ezin dugu bizikidetzarik gabeko gizarte hau aldatu. Beste aldarrikapen mota garatzea beharrezkoa da.

Guztion artean partekatzean pentsatu ez genituen beste ideia batzuk atera ziren, oso ariketa aberasgarria iruditu zait.  






Ivan Illich: La convivencialidad

Testu honetan Illichentzat bizikidetasun hitzaren ikuskera azaltzen da. 
Hasteko, Illichek sormen irudimenaz hitz egiten du,  asmatzeko ahalmenari erreferentzia eginez. Asmatzeko ahalmena elkarbizitzarako bidea da, gaur egungo gizarte modernoaren berreraikuntza ahalbidetzen duelako. Baina honek ez da errealitatean lantzen, gai ez garelako  industrializaziorik gabeko gizarte bat imajinatzen. Adibidez; eskola ikasteko modu barra dela mito bat da, (Illichentzat Mito-poetiko) beste bide ugari daude esku gauzak ikasteko, horregatik Illich gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du. 
Resultado de imagen de ivan illich convivencialidad

Benetako bizikidetasuna ematen den gizartea da gizakia erreminta (Illichen lehengo kapituluan aipatutakoa) kontrolatzen duenean eta ez alderantziz. Autonomia eta erreminten arteko oreka bat sortuz. 

Resultado de imagen de ivan illich convivencialidadTestuan bi harreman mota irudikatzen dira, autonomoa eta heteronomoa.
  • Autonomoa: Autogobernutik sortutakoa, ekintza pertsonal askeen bidez burutuak, adibidez; oinez ibiltzeko gaitasuna (balor de uso).
  • Heteronomoa: Bizitza kontsumoaren inguruan antolatzen dituzte, adibidez: kotxea (balor de cambio). 
Illichek azaltzen du nola harreman heteronomoek kontsumismoan oinarritzen dira, lehen aipatutako berrikuntza garatzeko lanaren kontzepzio berri bat garatu behar da, hau da, lan konbibentziala. Liburutegietan ematen da lan konbibentziala , ez dagoelako inolako menpekotasunik, ez liburuekiko, ezta ezagutzarekiko. 

Ivan Illich: El ritual del progreso

Illichek azaltzen digu zelan aurrerapen teknologikoei etekin oso altua ateratzen diegunean erreminta horien hasierako helburua galtzen da. Hau da, haien xedeen aurka jartzen dira, horregatik aurrerapen teknologikoak ez dira gizarterako onuragarriak. 
Adibidez; eskola. Teorikoki eskolak berdintasuna eta jakinduria sustatzen du, baina helburu hauek errealitatetik aldentzen dira. Eskolak ezjakintasuna eta desberdintasunak areagosten ditu. 
Resultado de imagen de ivan illich el ritual del progreso
Nagusiki interes ekonomikoengatik sustatzen dira teknologia hauek. 


Eskolaren izaera nahiko kontraproduktiboa da. Hori ikusita aztertu beharrekoa da instituzio honen benetako "zentzua". Illichek bi bide desberdin proposatzen ditu haien benetako helburua azaltzeko. Alde batetik, kontsumismoa sustatu, hau da, kontsumo bukaezinaren ideia zabaldu. Beste aldetik, ikasleei behartu dena mailakatuta dagoela sinestera, arrakasta izateko mailaz igo behar da eta horren ondorioz kontsumo mailaz baita ere igotzen da.

Kontuan izan behar dugu, guk irakasle bezala, nahita ez kontsumismo hura sustatzen dugula, adibidez esatean norbaitek eskolara joaten ez bada ez duela ezer ikasiko. Barneratu behar dugu posiblea dela gure kabuz ikastea, helburu hori lortzeko Illichek deseskolarizazioa proposatzen du. 

Asken finean eskolak saltzen digu kontsumismoa eta desirak, desira horiek beharretan bihurtuz. 




viernes, 22 de marzo de 2019

Curriculuma

Curriculuma da pertsona batek ikasten duen guztia. (Nahiz eta dekretuan azaldu, ikasten ez dena ez da curriculuma)
Curriculum definizio honetan hiru termino bereizten dira:
  • Curriculum ezkutua: "Idatzita ez dagoena" Irakasleak saiatzen dena ez irakasten eta ikasleek ikasten dutena da. 
  • Curriculum absentea: Ikasten diguna nahita ez egon. Adibidez: Zientzialari guztiak gizonezkoak dira. Liburuetan agertzen direnek gizonezkoek direlako ikasten dugu ez daudela emakumezko zientzialariak (nahiz eta egia ez izan).
  • Curriculum formala: Legez ikasi behar dena, dekretua.

jueves, 21 de marzo de 2019

Curriculum formala

Taula honetan azaltzen dira curriculumaren zehaztapen mailak.

Nahiz eta curriculum formal ofizial bat egon ikastetxeak, gelak, maisu/maistrak haien beharretara moldatzeko aukera dute.

martes, 12 de marzo de 2019

Judith Butler eta Sunaura Taylor



Resultado de imagen de Sunaura TaylorGaurko klasean Judith Butler eta Sanaura Tayloren arteko elkarrizketa bat ikusi dugu, ondoren bideoan azaltzen ziren ideiak amankomunean jarri ditugu, eta azkenik proposatutako galdera batzuk erantzun ditugu. 
Bideoan zehar hain bat kontzeptu landu dira, haietako batzuk zaintza, elkarrekin ibiltzea, desgaitasuna, generoa... 

Elkarrizketan zehar gehien gustatu zaidan zatia izan da Sanaura azaltzen duenean aurrera egitea ibiltzea dela, baina ez dela beharrezkoa bi oinekin ibiltzea. 
Gizarteak espero du eskuak gauzak hartzeko erabiltzea eta ez ahoa. Berdina gertatzen da generoarekin, espero da mutilak mutilen munduan ibiltzea eta neskak nesken munduan egotea, nahasketarik gabe. 


Hauek izan dira klasean landutako galderak:


1.-Zer esan nahi du Sunaura Taylor-rentzat "elkarrekin ibiltzea"?

Puskatzen du esanahi hori. Ez gara bi hankekin ibili behar, beste metodo batzuk badaudela.

Resultado de imagen de Sunaura Taylor2.-Bideoan zehar bi kontzeptu erabiltzen dira: impairment(hondatze, asaldura) eta dissability(desgaitasuna). Zer esanahi du bakoitzak berarentzat?
Impairment, Biologikoa da, Itsu bat bere asaldura hori izango litzateke.
Dissability, soziala guk sortzen dugulako.
Maisu maistrak izatean beharra daukagu bi hauek konpensatzeko.

3.-Nola kontzeptualizatzen du Sanurak zaintzaren papera gizartean?
Interdependienteak gara, Guztiok gara eta besteen beharra behar dugu.

4.-Nola egiten dute bat generoa eta desgaitasuna butler-en iritziz?
Aldenduak diren terminoak dira baina bere iritziz, desgaitasuna da, gorputzari esleitutako zeregina dela.




lunes, 11 de marzo de 2019

Paul B.Preciado

Resultado de imagen de paul beatriz preciadoGaurko saioan Paul B.Preciadori egindako elkarrizketa bat ikusi dugu. Beatriz Preciado filosofo eta ekintzaile bat da, transexuala eta feminista. Elkarrizketa honetan generoa, sexualitatea eta gorputzari buruzko kontzeptual lantzen ditu. Bideoa ikusi eta gero klasean hain bat ideia atera dira elkarrizketari buruz.

Adibidez, elkarrizketan aipatzen da eskolak normalizazio makina bat dela, eta normalizazio horrekin bukatu ahal izateko iraultza beharrezkoa dela. Iraultzekin etortzen den bortxakeria berriz, sinbolikoa da. 

Sexualitateari buruz hitz egiten duenean esaten du homosexualitatea/heterosexualitatea/bisexualitatea ez direla benetan existitzen, asmakuntza politiko utzak direla. Honek gertatzen da IX.mendetik aurrera praktikak ez ugaltzaileak zigortzen hasten direnean.


"La sexualidad como la libertad psicológica no existe" "La libertad hay que inventarla".

Resultado de imagen de paul beatriz preciado

domingo, 10 de marzo de 2019

Eskola txikia & Amaraberri


Eskola txikia:



Resultado de imagen de eskola txikia
Eskola txikiak dira gela publikoak. Adin desberdinetako umeek elkartzen dira gela bakoitzean, maila guztietako gelak sortuz. Batzuetan ikasleak banatzen dituzte haien beharren eta interesen araberan, baina elkarrekin egotea baita oso aberasgarria da haientzat, elkarri laguntzen dutelako eta haien artean beti gauza berriak ikasten dutelako. 

Eskola txikietan herri eskola giroa dago. Guraso eta irakasleen arteko harremana ona da eta hori oso lagungarria da umeen ikasketa prozesuari dagokionez. 

Nire ustez ikasketa mota honek umeen motibazioa pisten du klaseak dinamikoagoak direlako eta haien artean elkar eraginean daudelako. Hori dela eta haien gorputzak interesa erakutsiko dute haien ikaskuntza prozesua erraztuz eta modu tradizionalean baino askoz gehiago gozatuz. 

Imagen relacionada


Amaraberri:

Amaraberri eskola publiko batzuetan jarraitzen den metodo bat da. 
Amaraberri sistema erabiltzen den eskoletan garrantzi handia ematen zaio ume bakoitzaren garapen globalari, hau da, bakoitzak bere pertsonalitatea garatzea, erlazio pertsonalak lantzea, garapen soziala eta emozional egoki bat ematea eta baita materia disziplinarrari ere garrantzia ematen zaio.
Eskola hauetan umeek interakzioaren bitartez ikasten dute. Jolasaren bitartez ikasten da, beti umeen beharrei moldatua.
Gelak txokotan banatuta daude, eguneroko bizitzan ematen diren egoerak islatzen dituzte; badago denda bat, etxea, antzerki txokoa...
Eskolako irratia, telebista, biblioteka eta aldizkaria badago, umeak dira honetaz arduratzen direnak, haiek dira teknikariak. Bertan baita ere umeen lanak aurkezten dira.

Resultado de imagen de amaraberri

Amaraberri eskoletan beste eskoletan jarraitzen duten kurrikuluma berdina da, baina modu desberdin batean betetzen da.  
Metodologia honetan ez daude liburu testurik eta oso azterketa gutxi egiten dira. Ume bakoitzak interesatzen zaion gai bat aukeratzen du eta eskolako liburutegira joaten da informazio bila, horri buruz lan bat egiten du, gero gelaren aurrean aurkezteko. Modu horretan lan autonomoa bultzatzen da eta umeek haien erritmoa markatzen dute. 
Bi ikasturte desberdinak daude gela bakoitzean, modu honetan berdinen arteko ikaskuntza ematen da elkar laguntza sustatuz.  

Eredu hauetan gorputzak bete-betean artzen dute parte ikasketa prozesuan. Ez da ikusten desberdintasun handirik irakasten eta ikasten duten gorputzen artean. Ez dira gorputz aspertuak ikusten, interes beterik daude eta gustura joaten direnak eskolara, ikasteko gogorekin.

Imagen relacionada







      

sábado, 9 de marzo de 2019

Ivan Illich: La crítica de las herramientas

Testuak azaltzen du Illichentzat "erreminta" hitzak dispositibo bat bezalakoa dela, helburu bat lortzera ahalbidetzen duena. Adibidez: arkatz bat, eskolak, ospitaleak...

Baita ere "valor de uso" eta "valor de cambio" kontzeptuei buruz hitz egiten du. Valor de uso dira gizakiok berez dauzkagun interesak eta gaitasunak, valor de cambio berriz, ordezkatu edo bahitu diguten interes horiei egiten diete erreferentzia. Hau da, gure berezko gaitasunak erreminta batekin ordezkatu egin dira, ingurune sozial berri bat sortuz. Honek gizarte kontsumistek ahalbidetzen dute. Adibidez; umeek berezko interesa eta kuriositatea daukate ingurunea aztertzeko etb (valor de uso), baina eskolak (erreminta) berezko interes horiek bahitzen ditu eta bere onurako interesengatik ordezkatzen ditu (valor de cambio).

Eskola erakunde bat denez ikaskuntza instituzionalizaziotik etortzen da. Hori dela eta, Illichek esaten du eskolak alienazioa sustatzen duela. Alienazioa gertatzen da gizabanakoa ikasketa prozesu beratik urruntzen denean, egiten duenaren zentzua galduz. 

Illinchentzat eskolak ez du desberdintasunekin bukatzen, areagotzen eta azpimarratzen ditu, desberdintasun horiek sendotuz. Illichek deseskolarizazioaren alde dago, esaten du eskola ezpolarizantea izan behar dela eta klase bakar bat eratu behar duela berdintasuna suztatzeko, meritokrazia bazter batean utziz. 

Illichek kritikatzen du eskolari, medikuntzari eta garraioei ematen diogun erabilera. Teorian erreminta horiek gure bizitza errazteko eratu ziren baina haien eragina guztiz kontrakoa da, gure gizarteak haien lehendabiziko helburutik aldetzen hari ditu. 

Imagen relacionada




viernes, 8 de marzo de 2019

Ivan Illich

Ivan Illich pentsalari bat zen, austriarra. 1926an jaio eta 2002an hil egin zen. Mendebaldeko kultura modernoa kritikatzen du. Gure sistema kapitalista industriala eta kontsumista kritikatzen hain bat liburu idatzi zituen; hezkuntza, medikuntza, garraioak, ekonomia... 


Resultado de imagen de ivan illich

Blogaren hurrengo sarreretan Humberto Beck idatzitako hiru testuen inguruan idatziko dut. Testu horiek Ivan Illichen pentsamendua islatzen dute. "La crítica de las herramientas", "El ritual del progreso" eta "La convivencialidad".

miércoles, 6 de marzo de 2019

Homeschooling

Homeschooling da umeak etxean hesitzeko metodo bat, normalean dira gurasoak irakasle rola hartzen dutenak. 

Nazio mailan ez da ohikoena umeak etxean hesitzea, baina ala ere badaude familia ugari heziketa mota honetara gehitzen direnak. Espainian aukera honekin hain bat zailtasun topa ditzakezu, hutsune legal bat dagoelako. Honek esan nahi du ez dela ilegala umeak eskolara ez eramatea, baina ezta legala ere. Beste hiri batzuetan ez dago honelako arazorik, adibidez; Indian, Hungarian, Estatu Batuetan...


Imagen relacionada

Nire iritziz homeschooling-a zenbait alde onak eta txarrak ditu. Hau da, gurasoek haien seme-alaben irakasleak izatean landuko dituzten gaiak haien seme-alaben beharrei egokitu ahal dituzte; haien trebetasunak, ahuleziak eta interesak ezagutzen dituztelako eta modu horretan umeek motibazio altu bat erakutsiko dute ikasten hari dutenarekiko.  Umeek ez dute edukiko ordutegi finko bat ezarrita eta gainera denbora gehiago igaro ahal izango dute haien gurasoekin.

Homeschooling-arekin familiak aukeratu dezakete jarraituko duten kurrikulum-a. Honek alde onak eta txarrak ditu. Landuko diren edukiak egokitu behar dira ume bakoitzarentzat, pedagogia mota desberdinak erabiliz, baina aldi berean aukeratutako kurrikulum horrek gurasoek baldintzatuko dute.
Umeek etxean hesitzean hezkuntza erakundeetatik aldenduko dira eta hori faktore ona iruditzen zait, baina horrek baita esan nahi du umeen sozializazio prozesua familia erakundean soilik emango dela. 

Nire ustez homeschooling-a ez da heziketa motarik hoberena. Eskolara joatea oso garrantzitsua da umeentzat; autonomia lantzen dute haien gurasotik "urrun" egotean, bizikidetza, gainera beste ume askorekin erlazionatzera ahalbidetzen du eskolak...





Argazkiak







Zuriñeren blogatik ataratako argazkia.




Pertsona bakoitzak bere gorputza dauka, ez dira bi gorputz berdinak aurkitzen. Hauek, hain bat gauza adierazten dituzte, asken klase hauetan landu dugu gorputz bakoitzaren interpretazio desberdinak ateratzen, postura bakoitza aztertzen. 

Planteatutako dinamika zen ikasleen posturei argazkiak ateratzea, klase barruan zein kanpoan. Ateratako argazkiak amankomunean jarri genituen. 


Klase barruko argazkietan gorputz aspergarriak eta nekatuak ziren ugarienak. Hausnarketa honekin esan genezake ordu asko ematen ditugula aulki batean eserita irakasleari entzuten, "ikasten". Baina oso zaila da gure garuna aktibo mantentzean hain bat orduz ia atsedenik gabe. Guretzat zaila bada hain beste orduz atentzioa mantentzea imajina dezakezue zelakoa izango den ume batentzat. 



Eskola erakunde kanpoan ateratako argazkietan gorputzak askoz lasaiago zeunden; lagunen artean, kirolak praktikatzen...



e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...