Pasan klasean performance bat aurkeztu genuen. Ondoren performance-aren deskribapen txiki bat egingo dut.
Lau kide parte hartu genuen dinamikan eta bakoitzak funtzio desberdin bat betetzen genuen. Lehenengoa, zenbakiak ordenaturik kontatzen hasten zen, batetik hasita. Bigarrena, zenbakiak kontatzen zituen handitik hasita (decrescendo). Hirugarrena, zenbaki aleatorioak esaten zituen, inolako ordenarik jarraitu gabe. Laugarrena, erakunde desberdinen izenak esaten zituen, erakunde bat izendatzen zuenean pausa dezente bat egiten zuen hurrengoa esan baino lehen. Bakoitza bere kabuz joaten zen klasean zehar tokatzen zitzaiona esaten bata bestearen gainean, baina erakunderen izen bat entzuten genuenean, momentu zehatz horretan, denak isiltzen ginen zenbakiak ordenaturik, txikienetik handienetara, esaten zituena izan ezik.
Ivan Illichen La Convivencialidad testuan lantzen diren idei desberdinez baliatuz egin genuen performancea.
Dinamika honekin gure ideia zen erakundeek daukaten boterea erakutsaraztea. Irudikatu zelan aldarrikapenak eta aldaketarako nahiak/ahaleginak protesta utz batzuetan amaitzen diren. Nahiz eta kanpotik zarata handia zor dezakegu ezin dugu bizikidetzarik gabeko gizarte hau aldatu. Beste aldarrikapen mota garatzea beharrezkoa da.
Guztion artean partekatzean pentsatu ez genituen beste ideia batzuk atera ziren, oso ariketa aberasgarria iruditu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario