sábado, 9 de marzo de 2019

Ivan Illich: La crítica de las herramientas

Testuak azaltzen du Illichentzat "erreminta" hitzak dispositibo bat bezalakoa dela, helburu bat lortzera ahalbidetzen duena. Adibidez: arkatz bat, eskolak, ospitaleak...

Baita ere "valor de uso" eta "valor de cambio" kontzeptuei buruz hitz egiten du. Valor de uso dira gizakiok berez dauzkagun interesak eta gaitasunak, valor de cambio berriz, ordezkatu edo bahitu diguten interes horiei egiten diete erreferentzia. Hau da, gure berezko gaitasunak erreminta batekin ordezkatu egin dira, ingurune sozial berri bat sortuz. Honek gizarte kontsumistek ahalbidetzen dute. Adibidez; umeek berezko interesa eta kuriositatea daukate ingurunea aztertzeko etb (valor de uso), baina eskolak (erreminta) berezko interes horiek bahitzen ditu eta bere onurako interesengatik ordezkatzen ditu (valor de cambio).

Eskola erakunde bat denez ikaskuntza instituzionalizaziotik etortzen da. Hori dela eta, Illichek esaten du eskolak alienazioa sustatzen duela. Alienazioa gertatzen da gizabanakoa ikasketa prozesu beratik urruntzen denean, egiten duenaren zentzua galduz. 

Illinchentzat eskolak ez du desberdintasunekin bukatzen, areagotzen eta azpimarratzen ditu, desberdintasun horiek sendotuz. Illichek deseskolarizazioaren alde dago, esaten du eskola ezpolarizantea izan behar dela eta klase bakar bat eratu behar duela berdintasuna suztatzeko, meritokrazia bazter batean utziz. 

Illichek kritikatzen du eskolari, medikuntzari eta garraioei ematen diogun erabilera. Teorian erreminta horiek gure bizitza errazteko eratu ziren baina haien eragina guztiz kontrakoa da, gure gizarteak haien lehendabiziko helburutik aldetzen hari ditu. 

Imagen relacionada




No hay comentarios:

Publicar un comentario

e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...