domingo, 24 de marzo de 2019

Ivan Illich: El ritual del progreso

Illichek azaltzen digu zelan aurrerapen teknologikoei etekin oso altua ateratzen diegunean erreminta horien hasierako helburua galtzen da. Hau da, haien xedeen aurka jartzen dira, horregatik aurrerapen teknologikoak ez dira gizarterako onuragarriak. 
Adibidez; eskola. Teorikoki eskolak berdintasuna eta jakinduria sustatzen du, baina helburu hauek errealitatetik aldentzen dira. Eskolak ezjakintasuna eta desberdintasunak areagosten ditu. 
Resultado de imagen de ivan illich el ritual del progreso
Nagusiki interes ekonomikoengatik sustatzen dira teknologia hauek. 


Eskolaren izaera nahiko kontraproduktiboa da. Hori ikusita aztertu beharrekoa da instituzio honen benetako "zentzua". Illichek bi bide desberdin proposatzen ditu haien benetako helburua azaltzeko. Alde batetik, kontsumismoa sustatu, hau da, kontsumo bukaezinaren ideia zabaldu. Beste aldetik, ikasleei behartu dena mailakatuta dagoela sinestera, arrakasta izateko mailaz igo behar da eta horren ondorioz kontsumo mailaz baita ere igotzen da.

Kontuan izan behar dugu, guk irakasle bezala, nahita ez kontsumismo hura sustatzen dugula, adibidez esatean norbaitek eskolara joaten ez bada ez duela ezer ikasiko. Barneratu behar dugu posiblea dela gure kabuz ikastea, helburu hori lortzeko Illichek deseskolarizazioa proposatzen du. 

Asken finean eskolak saltzen digu kontsumismoa eta desirak, desira horiek beharretan bihurtuz. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario

e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...