Testu honetan Illichentzat bizikidetasun hitzaren ikuskera azaltzen da.
Hasteko, Illichek sormen irudimenaz hitz egiten du, asmatzeko ahalmenari erreferentzia eginez. Asmatzeko ahalmena elkarbizitzarako bidea da, gaur egungo gizarte modernoaren berreraikuntza ahalbidetzen duelako. Baina honek ez da errealitatean lantzen, gai ez garelako industrializaziorik gabeko gizarte bat imajinatzen. Adibidez; eskola ikasteko modu barra dela mito bat da, (Illichentzat Mito-poetiko) beste bide ugari daude esku gauzak ikasteko, horregatik Illich gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du.
Benetako bizikidetasuna ematen den gizartea da gizakia erreminta (Illichen lehengo kapituluan aipatutakoa) kontrolatzen duenean eta ez alderantziz. Autonomia eta erreminten arteko oreka bat sortuz.
- Autonomoa: Autogobernutik sortutakoa, ekintza pertsonal askeen bidez burutuak, adibidez; oinez ibiltzeko gaitasuna (balor de uso).
- Heteronomoa: Bizitza kontsumoaren inguruan antolatzen dituzte, adibidez: kotxea (balor de cambio).
Illichek azaltzen du nola harreman heteronomoek kontsumismoan oinarritzen dira, lehen aipatutako berrikuntza garatzeko lanaren kontzepzio berri bat garatu behar da, hau da, lan konbibentziala. Liburutegietan ematen da lan konbibentziala , ez dagoelako inolako menpekotasunik, ez liburuekiko, ezta ezagutzarekiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario