Nazio mailan ez da ohikoena umeak etxean hesitzea, baina ala ere badaude familia ugari heziketa mota honetara gehitzen direnak. Espainian aukera honekin hain bat zailtasun topa ditzakezu, hutsune legal bat dagoelako. Honek esan nahi du ez dela ilegala umeak eskolara ez eramatea, baina ezta legala ere. Beste hiri batzuetan ez dago honelako arazorik, adibidez; Indian, Hungarian, Estatu Batuetan...

Nire iritziz homeschooling-a zenbait alde onak eta txarrak ditu. Hau da, gurasoek haien seme-alaben irakasleak izatean landuko dituzten gaiak haien seme-alaben beharrei egokitu ahal dituzte; haien trebetasunak, ahuleziak eta interesak ezagutzen dituztelako eta modu horretan umeek motibazio altu bat erakutsiko dute ikasten hari dutenarekiko. Umeek ez dute edukiko ordutegi finko bat ezarrita eta gainera denbora gehiago igaro ahal izango dute haien gurasoekin.
Homeschooling-arekin familiak aukeratu dezakete jarraituko duten kurrikulum-a. Honek alde onak eta txarrak ditu. Landuko diren edukiak egokitu behar dira ume bakoitzarentzat, pedagogia mota desberdinak erabiliz, baina aldi berean aukeratutako kurrikulum horrek gurasoek baldintzatuko dute.
Umeek etxean hesitzean hezkuntza erakundeetatik aldenduko dira eta hori faktore ona iruditzen zait, baina horrek baita esan nahi du umeen sozializazio prozesua familia erakundean soilik emango dela.
Nire ustez homeschooling-a ez da heziketa motarik hoberena. Eskolara joatea oso garrantzitsua da umeentzat; autonomia lantzen dute haien gurasotik "urrun" egotean, bizikidetza, gainera beste ume askorekin erlazionatzera ahalbidetzen du eskolak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario