martes, 21 de mayo de 2019

e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera emanez. Ahalik eta hoberen islatu nahi dut lau hileko honetan ikasitakoa, baina ez bakarrik kontzeptualki, emozionalki ere. 

Hilabete hauetan zehar blog hau izan da nire koaderno modukoa. Blog honen helburu gorena izan da klaseetan lantzen genuenari buruzko deskribapen bat egitea, horri buruz hausnartzea eta partekatu ahal izatea beste kideen blogetan dauden ideiak trukatuz. 

Egin genuen lehengo dinamika performancen ingurukoa izan zen.
Esther Ferrer performanceak egiten ditu, eta berarekin hasiera eman genion ibilbide honi. Performancen kontzeptua ulertzea kostatu egin zitzaidan. Are gehiago, oraindik ez nago ziur gai honi buruz atera dudan interpretazioa zuzenetariko bat denik. Niretzako performance batek bizitzan gertatzen den guztia bildu dezake. Esaterako; denbora, oroimena, bizitzan zehar usten ditugun arrastoak... 
Niretzako perfonceak bizi garen mundua hobeto ezagutzeko erremintak dira. Laguntzen dizute aditzen nahiz eta gauza/akzio bat errepikatzen duzun ez dela inoiz aurreko berdina izango, errepikapena bera ez delako existitzen.


Egin genuen hurrengo jarduerak Ivan Illich-en inguru izan ziren. Barak idatzikako hiru liburuen moldaketak irakurri genituen: "La crítica de las herramientas", "El ritual del progreso" eta "La convivencialidad". Testu hauetan islatzen da Illichen ikuspuntua gure gizartearekiko, eta bertan eskolaren erakundeak hartzen duen papera.

Pertsonalki, asko gustatu zitzaizkidan Ivan Illichen testuak, etengabeko kritikak egiten dituelako gure gizarte kapitalista eta guztiz globalizatuari. Dena den, ikusi daiteke nola bere lehen liburutik azkenerarte bere diskurtsoa eztitzen den, eta planteatutako aldaketa askok ezeztatzen dituen. 

Performanceak eta Ivan Illichen irakurgaietan lantzen diren kontzeptuak modu transbertsal batean lantzeko, irakasleak hurrengo jarduera proposatu zigun: taldeka banatzea eta Ivan Illichen testuei buruzko performance-ak egitea. Talde bakoitzak bere performanceak egin eta gero guztion artean komentatzen genuen eta gure ustez zer adierazi nahi zuen talde bakoitza performance horrekin partekatzen genuen. Modu horretan ideia berri asko sortzen ziren. 

Nahiz eta nahiko koskatu performance bat asmatzea "La convivencialidad" testuaren inguru izugarri gustatu zitzaidan jarduera hau.

Lau hileko honetan zehar asko sakondu dugu gorputzaren gaia. Gorputzaren ideia baita ere agerian zegoen Esther Ferrer eta Ivan Illichen jardueretan, zeren asken finean guztiok gara gorputzak. 


Klasean "Tomboy" pelikula ikusi genuen. Pelikula ikusi eta gero hausnarketa bat egin genuen genero eta sexuaren inguru. Pelikula honetan oso ondo adierazten da gizarteak gugan daukan inpaktua. 


Honekin lotuta, baita ere ikusi genuen Judith Butler eta Sanaura Tayloren bideo bat.

Gai honetan gehiago sakontzeko Paul B.Preciadori egindako elkarrizketa bat ikusi genuen. Beatriz Preciado filosofo bat da. Berak esaten du filosofiaren istorioa normalizazioarekiko erresistentzia dela. Gorputza testu sakralizatu bat da, beraz, guztiok errespetatu beharko genuke. Baina horren ordez, ikasten ditugu arraza, gizarte, sexu, klase... desberdintasunak. Aipatutako guztia gure gizarteak irakasten digu, eta guk ikasitakoa erreproduzitzen dugu. 
Paul B.Preciado bere diskurtsoan teknologia berriak aipatzen ditu. Teknologien erabilera egoki bat emateko, teknologiak erabili behar ditugu erabaki pluralagoak hartu ahal izateko eta ez alderantziz. 

Klasean hitz egin genuen irudiak berri komunikabideetan duten inpaktuari buruz. Hau da, komunikabide bakoitzak ideia edo egoera batzuk defendatu edo salatzen ditu. Haien argudioei pisu gehiago emateko haien argazkietan manipulazio txikiak eta ez oso nabarmengarriak egiten dituzte, edo argazki horien testu inguruetan gabezia batzuk aurkitu daitezke. 


Egin dugun beste ariketa bat izan da klaseetan zehar joatea eta gorputzei argazkiak ateratzea. Gorputz desberdinen jarrerak ikusteko leku eta instituzio desberdinetan. 


Gorputz desberdinen gaiarekin bukatzeko, gure ustez eskolak gorputzetan duten eragina plasmatzeko talde bakoitzak kartografia bat egin genuen. Dinamika hau kurtsoan zehar egindako guztietatik gehien gustatu zaidana da; zure esperientzietatik bizitakoa plasmatzeko aukera ematen duelako, beste taldeekin partekatzen direlako ideiak eta ikuspuntu desberdinak eta bizi garen gizarteari buruzko gogoeta bat egitera eramaten dizuelako. 


Eskola eta heziketa mota desberdinak baita ere landu egin ditugu lauhileko honetan zehar. Homeschooling, Eskola txikia, Amaraberri eta Eskola anarkista izan dira landu ditugun metodologiak. Eskola mota bakoitzari buruzko bideoak ikusi genituen. Bertan, benetako eskolak agertzen ziren eta irakasleek haien funtzionamendua azaltzen zuten. 



Hezkuntzan, curriculum bat jarraitzen da. Hiru curriculum desberdin daude; curriculum formala, curriculum ezkutua eta curriculum absentea. Hiru curriculumen inguru ariketa desberdinak egin ditugu klasean. Adibidez, argazki batzuek zeuzkaten kurrikulum absentea aurkitzea. 

Curriculum formala lantzeko taula bat osatu genuen, taula horrekin eskola erakundearen atalak ikasi ditugu, eta bakoitzak betetzen duen papera. 

Azkenengo klaseetan modulu lanerako begira heziberri (2020) eta metodologia motak landu ditugu. Talde bakoitzak bi aurpezken prestatu genituen; Bata, heziberri metodologiari buruzko esan nahiaren ingurukoa eta bestea, metodologia motei buruz hitzegiten zuena. 
Honekin batera, baita ebaluazio irizpideak ere landu ditugu. 

Bukatu aurretik, klasean Sacristan eta Jose Moya-ren bideoak ikusi genituen. Sacristan eta Jose Moya konpetentziei buruz hitz egiten dute, baina bakoitzak modu desberdin batean ikusten ditu konpetentzien eragina.  



Lauhileko honi bukaera emateko, matematika inguruko unitate didaktiko bat egin genuen talde bakoitzak. Didaktika orokorreko zenbait zaioetan, irakasleak unitate didaktiko bat egiteko irizpide eta azalpenak eman zizkigun. Unitate didaktikoa egiteko oso baliagarriak izan ziren curriculuma landu genuen zaioak. 





lunes, 20 de mayo de 2019

Unitate didaktikoa (GIRL)

Asken asteetan zehar taldeka unitate didaktiko bat sortu dugu, matematikak lantzen dituena. Hain bat klase eman ditugu unitate didaktiko honetan lan egiten eta horrekin dagokion azalpenekin: Zer ikasi, Nola ikasi, Zertarako ikasi... 


sábado, 18 de mayo de 2019

Ebaluazio irizpideak

Gauza berdina da ebaluatzea eta kalifikatzea?

Nire ustez ez da berdina. Erantsun hau emateko irakurrikitako testuan oinarritzen naiz. ebaluatzea ikusten dut feed-back bat moduan eta kalifikatzea aldiz, ez da bakarrik zenbaki bat jartzea. Gaur egun eskoletan behartzen gaituzte kalifikazio bat jartzera, nahiz eta modu egokiena ez izan.

Noiz?

Hasieran bada diagnostikoa, prozesuan bitartekoa eta bukaeran bategarria 

Zer?

Dena ebaluatzea posiblea da. Normatiboa taldearen errendimendua ebaluatzea da. Ebaluazio kriteriala aldiz da irizpideen bidez ebaluatzea.

Nola?

Kualitatibo (hitz eginez adibidez) edo kuantitatibo (zenbakiak)

Nork?

Autoebaluazioa (gure burua ebaluatu), koebaluazioa (beste ikasleak, berdinen arteko ebaluazioa) eta heteroebaluazioa (irakaslea ikasleei)

Nolakoa?

Formatiboa Helburu bezala irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea duen edozein ebaluazio prozesua da. Ikasleek gehiago ikastea eta irakasleek irakaskuntza praktika hobetzea dute helburu.Autentikoa momentua egiten da egoera erreal batean eta honekin lotuta integratua.

jueves, 16 de mayo de 2019

Sacristán & Jose Moya

Asken klase hauetan konpetentziak landu ditugu. Gaur, gaian sakonago sartzeko Sacristán eta Jose Moya pedagogoen bideoak ikusi ditugu. Biak konpetentziei buruz hitz egiten zuten, baina ikuspuntu desberdinetatik. Bideo bakoitza ikusi eta gero, guztion artean partetaku ditugu ulertutako ideia desberdinak eta ondoren hurrengo galderei erantzuna eman diegu.

Jose Moyaren araberan konpetentziak lagungarriak dira. Berak esaten du irakasleok kolektibo ahul bat osatzen dutela, beti beste erakunde baten menpe egon direlako. Esaterako; eliza eta estatua. Ez daukagu botererik erabakitzeko nola egin gure lana. 


Konpetentziekin borroka ideologiko bat ematen ari da, gobernu bakoitzak bere ideologiak sustatzen dituztelako konpetentzietan. 


Bideoan zehar aipatzen den esaldi bat gustuko izan dut, eta horrela esaten zuen: "No es lo mismo la educación que la escolarización." La escuela no siempre es educadora, esta comienza como algo de producción y continua como liberadora, para alcanzar el progreso. 


          Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?


Resultado de imagen de pedagogo sacristánEskola beti egon da ideologia baten menpe, eliza besteak beste nahiz eta estatua laikoa izan. Bera pentsatzen du konpetentziak triunfatu duten moda bat direla, naiz eta berria ez izan. Esaten du lehen ere konpetentziak zeudela baina orain ideologiak sartzeko erabiltzen direla. Sacristanek esaten du, pentsatu behar dugula konpetentziak  zertarako balio duten, erabilgarriak badira eta onak edo txarrak badira. Bere ustez ez dira oso erabilgarriak, atzean daramaten filosofia nahiz eta positiboa izan eta ikasketa memoristikoaren kontra joan ez dute ikasketa subjektiboa sustatzen. Berarentzat ikastea da, mundua ulertzea, azaltzen jakitea...



          Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?

Jose Moya horrela definitzen ditu konpetentziak: “forma en la que una persona utiliza todos sus recursos para resolver una tarea. Una persona es competente cuando sabe usar todos sus recursos en una tarea compleja.”
Berarentzat ematen den definizioa konpetentzien esentzia galtzea egiten du.


      Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?

Resultado de imagen de pedagogo jose moya
Beraien iritziz biak batu behar dira, hau da, eskolan ikasten dena zein kalean eta familian ikasten denarekin. Esperientzia guztiak lotuz konpetentzia gehiago lortzen dira. Eta badaude konpetentzia batzuk bakarrik eskolan eskuratu daitekenak.

          

          Moyaren iritziz curricilum erreala hobetu dezakete konpetentziak?

Hobetzea posiblea da, baina gauza batzuk gehitu behar dira. Adibidez, ikasitako metodologia aktiboak.

jueves, 11 de abril de 2019

Paideia, Eskola anarkista



Paidea da eskola libre eta anarkista bat, non hitzarmen libreak lortzen dituzte haien artean, eskolako kide guztiak hartzen dute parte, bakoitzaren adina kontuan izan gabe, ideia eta proposamen guztiak garrantzi bera dute.

Honen helburu gorena da injustiziak eta desberdintasunak deuseztatzea, indarkeria zein lehiakortasuna saihestuz.
Eskola mota hauetan ez daude hierarkizaziorik ezta inolako dominaziorik ere. 
Askatasuna gizakion gaitasun bezala aldarrikatzen du. Askatasuna ezin zaio norbaiti eman.

Hain bat pedagogia mota desberdinak praktikan ipintzen dira Paida eskolan; eskola berriarena, libertarioak, komunistak, baita ere Rousseau, Freire eta Freineten planteamenduak jarraitzen dira. 


Resultado de imagen de paidea eskola

e-Portfolioa

Nire asmoa da blogaren sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaiaren "laburpen" moduko bat egitea, honekin blogari amaiera em...